#EtxetikMundura

Saioa eta Iñigo Perona, etxetik mundura

Karkara 2020ko mar. 30a, 20:00

Saioa eta Iñigo Perona anai-arrebek musika saioa eman dute etxeko balkoitik, #EtxetikMundura egitasmorako.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Uztarria.eus-en Paola Moto Txintxua Films ekoiztetxeko kideak, Maxixatxen.eus-en Maite Alberdi musikariak, Zarauzkohitza.eus-en Arantxa Aldalur idazleak eta Baleike.eus-en David Gorriti musikari zumaiarrak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!