Iritzia: Ikasgaia

Karkara 2020ko api. 13a, 10:00

Igandean, Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikuluan, oriotarrek oriotar izateagatik sentitzen duten harrotasuna eta balkoietan bandera horia zintzilikatzeko ohitura izan zituen hizpide Andoni Egañak.

Gure inguruan leiho eta balkoietako zapi kondentsaziorik handiena non gertatzen den esatera arriskatuko nintzateke. Orion, arraun denboraldia hasten denetik bukatzen den arte. Zapi hori bat ikusiko duzu ia balkoi guztietan, iraganaz harro, orainean arraunlariak animatzeko prest eta etorkizunerako itxaropentsu.

Duela pare bat urte, joan ginen oriotar bat eta biok Barakaldora, emanaldi bat eskaintzera. Artista hutsa da nire kidea, kontu lurtarrenekiko kezka handiegirik azaltzen ez duena. Emanaldiaren aurretik kalean bueltaxka bat ematen ari ginela, begiek urruneko leiho batera ihes egin zioten ordea. Zapi hori bat zintzilik. Eta pozarren bota zidan: «Hara, hara! Hemen ere Oriozaleak badira!»...

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!