Txakurren gorotzak nahitaez jaso behar direla gogorarazi dute Udaletik

Karkara 2020ko api. 15a, 08:30

Zibismoz jokatzeko deia egin die Udalak txakurren jabeei.

Udaletik adierazi dutenez, konfinamenduak ekarri duen ezusteko ondorioetako bat izan da herritar batzuek ez dituztela txakurren gorotzak lehen bezala jasotzen. Hori dela eta, justu txukuntasuna inoiz baino garrantzitsuagoa denean, txakur-gorotzez betetzen dira parke eta berdeguneak.

Udalak gogorarazi nahi die herritarrei guztiz debekatuta dagoela txakurren gorotzak lurrean uztea eta beti jaso behar direla, gero dagokion tokira botatzeko. Higiena-arauak errespetatzea behar-beharrezkoa da beti eta are gehiago bizi dugun egoeran. Zibismoz jokatzeko deia egiten die Udalak txakurren jabeei.

 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!