Arrantzaleak astelehenean aterako dira antxoatara

Karkara 2020ko api. 17a, 13:29

Berdelaren kupoa egun gutxian bete eta hilabetez etxean egon ostean, Orioko baporeek astelehenean hasiko dute aurtengo antxoaren kostera.

Jon Mujika Orioko Kofradiako presidentearen iritziz, beraientzat "ona" litzateke iazko kosterako zenbakiak errepikatzea; antxoa ondo harrapatu zuten kantitatez eta tamainaz, eta kiloa 1,35 eurotan saldu zuten bataz beste. Presidentearen esanetan, aurten ohi baino ziurgabetasun handiagoarekin ekingo diote kanpainari, koronabirusak industrian —beraien kasuan kontserben sektorean, zehatzago— eta kontsumitzaileengan izan dezakeen eraginagatik.

Orioko bapore kopuruari dagokionez, urtez urte zifra apalduz doa. Guztira, herriko lau itsasontzik hasi dute arrantza denboraldia 2020an, iaz baino bat gutxiagok, San Antonio baporea Hondarribira saldu ostean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!