"Koronabirusak agerian laga du ondo edo gaizki egotearen arteko marra fina"

Karkara 2020ko api. 29a, 15:24

Orioko Udalak bideo hau prestatu du, koronabirusak sortutako egoeraren aurrean Gizarte Zerbitzuetan egiten ari diren lana azaltzeko.

COVID-19 gaixotasunak sortu duen alerta sanitarioaren ondorioz, herritar asko geratu dira egoera zaurgarrian, lana galdu dutelako edo murriztu zaielako, berez bizi zuten egoera zailak okerrera egin duelako, zuzenean ala zeharka gaixotasunaren ondorioak jasan dituztelako…

Hori dela eta, Orioko Udaletik adierazi dutenez, gizarte zerbitzuen alorrean ahalegin handia egiten ari dira egun hauetan, egoerari aurre egiteko eta irtenbideak eskaintzeko egoera zailetan dauden herritarrei.

Anuska Esnal alkateak eta Maite Ortiz gizarte-laguntzaileak bideo hau grabatu dute, oriotarrei azaltzeko zertan ari diren eta zein zerbitzu baliatu ditzaketen Gizarte Ongizate departamentuan:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!