Andaluziarrak nagusi Palota eta Saregile kaleetan

Karkara 2020ko mai. 2a, 12:57

Itxialdiari umore ona jartzen saiatzen dira egunero herriko kale askotan, eta horren lekuko da gaur Palota eta Saregileko bizilagunen komunitatea. Festa andaluziarra egitea pentsatu zuten, eta eguraldia lagun, ederki pasa dute eguerdi partea.

Balkoiak, terrazak, hormak... Dena kolorez jantzi dute bizilagunek, eta etxebizitza blokeak ere alderik alde zeharkatu dituzte koloretako banderatxoekin. Andaluziarren arropa tipikoak soinean jarri, eta heldu nahiz haur, ederki ibili dira itxialdiko gaurko eguna alaituz.

Bideoa: Egun aproposa festa andaluziar bat egiteko

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!