"Ondare historikoa zaindu"

Karkara 2020ko mai. 6a, 19:54

Enkargu hori laga zien Selma Huxley historiagile eta ikertzaileak oriotarrei, 2002an herrira egindako bisitan.

Testu labur hau eman zuen argitara Selma Huxleyk KARKARAren 146. zenbakian: 

ONDARE HISTORIKOA ZAINDU

Oriotarrak lehenengotarikoak izan ziren 1530-1540 urteetan Ternuara joaten; Orioko ontziek XVI. eta XVII. mendeetako merkataritza bidaia handietan parte hartu zuten. Baina ez da nahikoa gure iragan historikoari buruzko interes teoriko hutsa izatea, gure herriaren benetako historia inguruan ditugun harri eta teiletan baitago. Goiko Kaleko etxe historikoetan bizi ziren itsas-gizon horiek. Gaur egungo oriotarrengandik espero dudana da beren aurrekoen lana eta balentriak behar adina preziatzea, eta herri ausart honen gune eta ondare historikoa gehiago zaintzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!