Orioko parrokiako elizkizunak maiatzaren 11n hasiko dira, osasun neurriekin

Karkara 2020ko mai. 8a, 14:09

Parrokiak jakitera eman duenez, hiletak gorpuarekin egiteko aukera izango da, hildakoaren familiak hala nahi izanez gero. Osasun krisiaren ondorioz atzeratu diren hileten datak ere zehaztu dituzte.

Orioko parrokian elizkizunak egiteari ekingo diote maiatzaren 11tik aurrera. Arduradunek hainbat osasun neurri eta jarraibide zehaztu dituzte, elizkizunak ahalik eta modu seguruenean egiteko.

Hauek dira parrokiak plazaratutako ordutegiak eta jarraibideak:

  1. Ordutegi hauetan izango dira elizkizunak:
    • Astelehenetik larunbatera 11:00etan.
    • Larunbat arratsaldetan 19:00etan, igandeko meza.
    • Igandean, 09:00etan eta 11:00etan.
    • Hileta elizkizunak, 18:00etan.
  2. Adinagatik edo osasunagatik arriskua duenak hobea du oraingoz etxean geratu eta meza telebistaz ikusi.
  3. Derrigorrezkoa ez bada ere, gomendagarria da elizara etorri nahi duena, bere maskararekin etortzea.
  4. Ate handiak zabalik egongo dira. Ezinbestekoa izango da, sartzean eta ateratzean eskuak garbitu eta esertzeko laguntzaileen oharrak jarraitzea.
  5. Lehenengo fasean elizaren aforo herena izango da erabilgarri. Bozgorailua egongo da, nahi duenak, zimitoriotik, elizkizuna jarraitu ahal izateko.
  6. Eliza inguruan jendea pilatzea komeni ez denez, elizatik ateratzerako ere laguntzaileen oharrak jarraitu beharko dira.
  7. Elizkizunen ondoren eserlekuen desinfekzioa egingo da.
  8. Atzeratuta ditugun hiletak, maiatzaren 25etik aurrera, 19:00etan ospatuko ditugu, familiekin adostutako egun hauetan:

Maiatzaren 25ean: Jeronimo Sarasola Alkorta, martxoaren 30ean hila

Maiatzaren 27an: Karmen Aramendi Aizpurua, apirilaren 6an hila

Maiatzaren 29an: Jose Francisco Manterola Sarasua, apirilaren 9an hila

Ekainaren 1ean: Mª Teresa Ruano Soto, apirilaren 12an hila

Ekainaren 3an: Domingo “Mingo” Ochagavias Torre, apirilaren 13an hila

Ekainaren 5ean: Rita Etxeberria Olaizola, apirilaren 15ean hila

Mª Carmen Solaberrieta Urdangarin, apirilaren 28an hila

Ekainaren 8an: Angela Mateos Jimenez, apirilaren 18an hila

Ekainaren 10ean: Eusebia Sanchez Fernandez, apirilaren 18an hila

Ekainaren 12an: Francisco Huertos Perez, apirilaren 29an hila

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!