Piknika egiteko gunea prestatu dute Muntoko haur parkean

Karkara 2020ko mai. 9a, 11:00
Muntoko parkean jarritako piknik mahaiak

Bestalde, Muntoko ibilbidea eta aparkalekua lotzen dituen oinezkoen pasabidea konpondu dute, ibiltzeko erosoagoa izateko.

Muntoko haur parkea egokitu dutela jakinarazi du udalak, "oso aproposa delako jolas bideraturako, zein librerako". Horrela, piknika egiteko lau mahai jarri dituzte tirolinaren parkearen ondoko berdegunean, edozeinek erabiltzeko. Bestetik, Muntoko ibilbidea eta aparkalekua lotzen dituen pasabidearen zoladura aldatu dute, ibiltzeko erosoagoa izan dadin. 

Gune hori garbi mantentzeko eskatu du udalak, "gutxienez, aurkitu bezain garbi utziz gero, ez da arazorik izango gai horrekin". Aldi berean, hondakinak sailkatzeko edukiontziak behar bezala erabiltzeko deia egin du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!