Gozategi frutadendako saskia eskuratuko du Egunean Behinen KARKARA taldeko irabazleak

Karkara 2020ko mai. 11a, 12:00

Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. KARKARA taldeko irabazleak hainbat produktuz osatutako saskia eskuratuko du, eta gainera, parte-hartzaile guztien artean KARKARAko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Dagoeneko bi aste pasatu dira Egunean Behinen laugarren denboraldia hasi zenetik, eta aurreko denboraldiko legez, herritar asko ari da parte hartzen KARKARAren taldean. Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. KARKARAren taldeko garaileak Gozategi frutadendak osatutako saskia irabaziko du. Gainera, parte-hartzaile guztien artean KARKARAko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana ere zozkatuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT).

KARKARAren taldera batzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta 17D4FA kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortuko du KARKARA - Egunean Behin izeneko taldera batzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!