Bihar azoka egingo da hainbat asteko etenaren ostean, ostegunarekin

Karkara 2020ko mai. 13a, 09:39

Ikastola aurreko zabalgunean egingo da azoka, 8:30etik 14:00etara. Sarrera-puntua eta irteera-puntua izango ditu, eta bezeroek hesiz markatutako ibilbide bati jarraituz bisitatu beharko dituzte postuak.

Udalak hainbat segurtasun neurri ere zehaztu ditu azokarako:

  • Bezeroek eta saltzaileek maskara jantzi beharko dute nahitaez.
  • Azokara sartu aurretik eta ateratzerakoan, eskuak garbituko dituzte Udalak jarriko dituen xaboi-banagailuak erabiliz.
  • Elkarren arteko segurtasun-distantzia gorde beharko dute bezeroek nahiz saltzaileek (bi metro).
  • ‹Saltzaile bat, bezero bat› araua aplikatuko da uneoro. Gainontzeko bezeroek txandaren zain egon beharko dute, hesiaren bestaldean.
  • Bezeroek galarazita izango dute jeneroa eskuz ukitzea.

‹Erloju horia› berriro indarrean

Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie aparkaldi mugatuko eremuak indarrean daudela ostera eta, beraz, nahitaezkoa dela berriro «erloju horia» erabiltzea aparkaldi mugatuko eremuetan ordubetez aparkatu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!