LGTBIQ+ ahalduntze tailerra izango da ekainaren 18 eta 19an

Karkara 2020ko eka. 8a, 09:00

Ekainaren 12an bukatuko da Orioko Ahalduntze Eskolak antolatutako tailerrean izena emateko epea.

Orioko Ahalduntze Eskolak tailerra antolatu du ekainaren 18 eta  19rako, 'LGTBIQ+ Ahalduntze Tailerra' izenburupean.

Saioa elebiduna izango da, eta bi egunetan 16:30etatik 20:30etara bitartean egingo da tailerra. Ekainaren 12ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!