Udako lanpostuetako aukeraketa-probak asteazkenean izango dira, kultur etxean

Karkara 2020ko eka. 9a, 09:29

Garbitzaile, mantentze lanak egiteko langile eta udaltzain postuetarako izena eman dutenek egin beharko dituzte probak bihar.

Probak 09:00etan hasiko dira. Lanpostu hauetarako izena eman dutenek azaldu behar dute probetara: garbitzaileak, lantentzen lanak egiteko langileak eta udaltzainak. Turismo-bulegoko harreran lan egiteko izena eman dutenek berriz, ez dute asteazkenean azaldu behar. Udalak deituko die zuzenean, proba egiteko eguna jartzeko.

Bestetik, euskara-proba egin behar dutenek ere azaldu behar dute asteazkenean kultur etxera. Orioko Udaletik jakinarazi dute euskara-proba egitetik salbuetsita daudela eskaerarekin batera euskara-agiria aurkeztu zutenak eta azken hiru urteotan udako lanpostuetarako izena eman dutenek, "azken kasu horretan euskara-proba dagoeneko eginda daukatelako eta nota gordeko zaielako", azaldu dute.

COVID-19arengandik babesteko protokoloa jarraituz, probak egitera maskara jantzita joan beharko dute hautagaiek