Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da herrira autoz sartzeko bihar, asteazkenean

Karkara 2020ko eka. 9a, 15:06

Bihar, 08:00etatik aurrera, Txistulari kaleko sarrera itxi egingo dute, eta ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko.

Plaza inguruan egiten ari diren lanak direla eta, herriko ohiko sarrera, Txistulari kalekoa, itxita egongo da bihar, asteazkenarekin. Orioko  Udalak jakinarazi du langileek 08:00etan itxiko dutela Txistulari kaleko sarrera eta itxita egongo dela  lanak bukatu arte. Aurreikusten dute lanek goiz osoa hartzea, eta arratsaldean bidea ireki ahal izatea. "Nolanahi ere, ez da segurua arratsaldez irekitzea, lanen martxak erakutsiko duelako hori posible den", zehaztu du Orioko Udalak. Hala, Txistulari kaleko sarrera itxita dagoen bitartean, ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute.

Herritik ateratzeko ez dago aldaketarik eta Ibai Ondo pasealekuan barrena joango dira ibilgailuak, beti bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!