Martxan da udako lanpostuetarako hautaketa prozesua

Karkara 2020ko eka. 10a, 12:44

Goizean egin dituzte hautagaiek aurreneko azterketak, bederatzietan hasita,  eta arratsaldean jarraituko dute prozesuarekin. Lanpostu hauetarako izena eman dutenak ari dira gaur probak egiten: garbitzaileak, mantentze lanak egiteko langileak eta udaltzainak. Turismo-bulegoko harreran lan egiteko izena eman dutenek, berriz, beste egun batean egingo dituzte azterketak.