COVID-19arekin kutsatutakoak gogoan izan dituzte goizean Orion

Karkara 2020ko eka. 13a, 13:30

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak bat egin du Zarauzko Jira-Bira taldeko txirrindularien ekimenarekin.

Gaur, COVID-19a izan dutenak eta haren eraginez hil direnak omentzen ari dira Zarauzko Jira-Bira taldeko txirrindulariak. Bizikleta ibilbidea egiten ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetatik igarota, eta Arantzazuko Santutegian amaituko dute bidea. Bertan, Amabirjinari eskaintza egingo diote. Hala, 09:30ak inguruan, Oria ibaia zeharkatzen duen N-634 errepideko zubitik igaro direnean, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua izan dute zain, eta zubitik pasa direnean arraunak gora igo dituzte arraunlariek, ekimenarekin bat egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!