Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Orion

Karkara 2020ko eka. 20a, 16:06

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, testekin detektatutako 4 positibo berri izan dira Gipuzkoan azken orduetan; horietatik hiru, Orion. Gaur gaurkoz, RO indizea 0,95 da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Prebentzio neurriak betetzeko eta arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.