Datorren ikasturtean Orioko Pilota Eskolan aritu nahi dutenek izena eman dezakete

Karkara 2020ko eka. 25a, 08:46

Deialdia 2008 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua dago, eta izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango da.

Pasa den ikasturtea ezusteko moduan amaitu bada ere, herriko kirol taldeak hasi dira 2020-2021 ikasturtea prestatzen. Hala, Orioko Pilota Elkarteak Pilota Eskolan izena emateko epea ireki du, eta pilotan aritzea atsegin duten neska-mutilak parte hartzera animatu dituzte.

Deialdia 2008 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua dago, eta izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango da. Horretarako, 618 952 844 telefono zenbakira hots egin, edo sare elkartearen sare sozialetan izena emateko jarri duten loturan sartu beharko dute gurasoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!