Udalak 200 maskara jaso ditu doan, Miren Gozategi oriotarraren esker

Karkara 2020ko uzt. 4a, 11:30

Tela bereziz egindako maskara zuriak jaso ditu dohaintzan Orioko Udalak. Oso babesgarriak dira, eta erabili eta hogeita hamar aldiz garbitu daitezke. Udalak orotara 200 maskara jaso ditu eta Gizarte Zerbitzuen bidez banatuko ditu.

Miren Gozategi Orioko fisioterapeuta akupuntura ikaslea da Madrilgo Medizen Fisioterapia eta Akupuntura zentroan. Honek harreman zuzena du Taiwango Qing Culture and Art Foundation erakundearekin, eta hark egiten ditu orain Udalak jaso dituen maskarak.

Anuska Esnal alkateak eskerrak eman dizkie dohaintza hau gauzatzeko lan egin duten guztiei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!