EDUKI BABESTUA

Martxan da Mahala saskien zozketa Orioko establezimenduetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 11a, 17:21
Pasa den astean Sukia tabernan zozkatutako saskiaren sariduna.

Orio Arraunketa Elkarteak Mahalarekin elkarlanean, udan zehar 30 otar zozketatuko ditu, herriko tabernetan eta saltokietan.

Mahala saskien zozketan parte hartu nahi duten establezimenduek ehun zenbaki dituen Hamalau Apostoluen hormirudia jasoko dute. Bezeroek gustukoen dituzten zenbakiak aukeratuko dituzte, bakoitza bi euroren truke, eta establezimenduak ehun zenbakiak saltzen dituen eguna erreferentziatzat hartu, eta  hurrengo igandeko estropadan, jakingo da zenbaki irabazlea zein den. Izan ere, igandeko emakumezkoen estropadan Orioko traineruak egindako denboraren ehunenekoek markatuko dute zenbaki sariduna. Hau da, denbora 11:29,26 bada, 26 zenbakia izango da aste horretako zenbaki saritua.

Establezimenduek ehun zenbakiak salduz 200 euro bilduko dituzte, eta diru hori Orio Arraunketa Elkarteari laguntzeko izango da.

Herriko dendak eta tabernak hasi dira dagoeneko Mahala saskiak zozketatzen, eta arraun elkarteak eskerrak eman dizkie egiten ari diren ekarpenagatik. Ekimenean parten hartzen ari dira Izarra Tien21 elektrodomestiko denda, Seguros Bilbao, Kutixi kafetegia eta Sukia, Baraka, Gabon, Niko, Salatxo eta Kolon Txiki tabernak.

Hala ere, ekimenean parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik, eta saltokiek eta tabernek Mahala saskia bere bezeroen artean zozkatu nahi badute, Orio Arraunketa Elkartearekin jarri behar dute harremanetan, 659 57 98 92 telefono zenbakira deituta edo whatsapp mezua idatzita. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!