Kutixi kafetegiak maskarak banatzetik bildutako dirua dohaintzan eman dio Aspanogiri

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 14a, 09:33

Etxean egindako oihalezko maskarak banatu ditu herritarren artean Kutixi kafetegiak, borondatearen truke, eta 1.200 euro bildu ditu.

Aspanogi elkarteak eskerrak eman dizkio Orioko Kutixi Kafetegiari sare sozialen bidez. Etxean egindako maskarak, borondatearen truke, banatu dituzte Kutixiko kideek herritarren artean, eta 1.200 euro bildu dituzte. Hasieratik, argi izan zuten maskarekin jasotako dirua gizarte arloan lan egiten duen erakunde batera bideratuko zutela, eta minbizia duten haurren senideen Aspanogi elkarteari dohaintzan ematea erabaki dute. "Konfinamendu garaian, ahizpa hasi zen Ikastolako irakasle batzuekin batera oihalezko maskarak egiten, babes neurrien beharra zuten osasun langileentzat. Etxean genituen telekin hasi ginen, eta lehengusu batek gomak ekarri zizkigun. Etxekoentzat ere egin genituen, baina herritarrek maskara jantzita ikusten zigutenean nondik lortu genuen galdetzen ziguten, eta pixkanaka oriotarren artean banatzen hasi ginen, borondatearen truke. Horrela sortu zen ekimena", azaldu dute Kutixi kafetegiko kideek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!