Realak Europa Ligako txartela lortu du

Mireia Galarza Bastida 2020ko uzt. 20a, 17:02

Imanol Alguacilen taldeak bana amaitu zuen Atletico Madrilen aurkako partida, eta nahikoa izan zen Europara sailkatzeko. Partida amaitu berritan, entrenatzaile oriotarrak "eskerrak" eman nahi izan zizkien "amets hori betetzea" posible egin duten guztiei.

Atzokoa egun berezia izan zen realzaleentzat. Izan ere, Europan jokatzeko txartela eskuratu zuen Realak Atletico Madrilekin jokatutako norgehiagokaren ostean. Europarako ametsa, ordea, ez zen ia-ia amaierara arte iritsi; izan ere, hiru minuturen faltan sartu zuen Adnan Januzaj jokalariak erabakigarria izango zen gola.

Honenbestez, bana amaitu zuten txuriurdinek partida, nahikoa, Imanol Alguacilen taldea Europa Ligara sailkatzeko. Hori lortu zuten azken denboraldia 2017-2018koa izan zen eta, orduan ere, azken jardunaldian lortu zuten sailkapena Juanmi Jimenez jokalariak sartutako golari esker. 

Partida amaitu berritan, entrenatzaile oriotarrak eskerrak eman nahi izan zizkien "amets hori betetzea" posible egin duten guztiei, baita taldeari ere orain dela hiru urte "bere aldeko apustua" egiteagatik. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!