Arraun elkarteko materiala salgai dago herriko hainbat establezimendutan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 23a, 15:21

Aurten musukoak ere atera ditu arraun elkarteak. Oraindik ez zaizkie iritsi, baina espero dute eskuragarri izatea, ostiral arratsaldetik edo larunbat goizetik aurrera, Itziar Kirolak dendan, Kutixi kafetegian eta Sukia tabernan. 

Pasa den asteburuan, Orio Arraunketa Elkarteak elastikoak banatu zituen bazkideen artean, eta elkartearen materiala saltzeko postua jarri zuten arranpla ondoko zabalgunean. Aurten ez dute dendarik irekiko udan, baina herriko establezimenduetan salduko dute elkarteko materiala. Hala, jakinarazi dute Itziar Kirolak dendan eskuragarri dagoela elkarteko arropa, eta banderak Kutixi kafetegian eta Sukia tabernan eros ditzaketeela herritarrek.

Horrez gain, aurten musukoak ere atera ditu arraun elkarteak, eta aurretik aipatutako herriko hiru establezimenduetan jarriko dituzte salgai.  Oraindik ez zaizkie iritsi, baina espero dute eskuragarri izatea, ostiral arratsaldetik edo larunbat goizetik aurrera, Itziar Kirolak dendan, Kutixi kafetegian eta Sukia tabernan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!