Aurreko marka hobetzea lortu du Udane Ostolazak, Ubiden

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 23a, 13:47
(Argazkia: Egur Sport HK)

Atzo, Ubiden, 50 kiloko zilindro zaharra 16 aldiz, pisu bereko kubikoa hamar aldiz eta pisu bereko bola beste hamalau aldiz jaso zituen Udane Ostolazak.

Atzo arratsaldean, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako final erdia jokatu zen Ubideko pilotalekuan, eta horren barruan antolatzen den Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan parte hartu zuen Udane Ostolaza harri-jasotzaile gazteak.

Oriotarrak 40 jasoaldi egin zituen saioan, aurrekoan baino lau gehiago. Guztira, 50 kiloko zilindro zaharra 16 aldiz altxa zuen, pisu bereko kubikoa hamar aldiz, eta, pisu bereko bolarekin hamalau altxaldi egin zituen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!