Marrota, Orioko marea errota

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 23a, 16:24

Marrota edo Mare Errota baserria. (Joxemari Olasagasti)

Orain errepideak ibaiarengandik bereizten du baserria, eta errota desagertuta dago, baina garai batean mareen indarrarekin egiten zuen lan Marrotako errotak. 

Mendez mende aldatzen joan da Orio, eta antzinako leku eta paraje asko iraganean galdu dira. Dena dela, zenbaitetan herriko izendegiak antzinako herriaren arrastoak azaleratzen ditu, oriotarrak nondik datozen gogoratuz. Horren adibide da egun Marrota izenez ezagutzen den beserria. Asko aldatu da baserria XVIII. mendean sortu zenetik, baina izenak dioen bezala Marrota edo Maria Errota baserria marea errota bat izan zen antzinan. Orain errepideak ibaiarengandik bereizten du baserria, eta errota desagertuta dago, baina garai batean mareen indarrarekin egiten zuen lan Marrotako errotak.    

Dena dela, Oriokoa ez zen marea errota bakarra. Zumaian ere bazegoen mota horretako errota bat, eta askorentzat ezezaguna den errota horren berri emateko bideoa egin dute Peio Etxabek, Xabier Alberdik eta Daniel Carballok.