Oreka Tx taldeak 'Koklea' lana aurkeztuko du zuzenean bihar

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 6a, 10:32

Udako kultur programazioaren barruan antolatutako kontzertua da, eta herriko plazan izango da, 20:00etatik aurrera.

Koklea lana aurkeztuko du zuzenean bihar Oreka TX taldeak, Orion. Iaz kaleratu zuten, baina pandemiaren eraginez, aurten aukera gutxi izan dute han edo hemen jotzeko. Beraz aukera paregabea izango da biharkoa haien musikarekin gozatzeko. Herriko plazan izango da emanaldia, 20:00etan hasita.

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariekin batera, Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorena musikariek osatzen dute egun Oreka Tx taldea.

Sarrera doan bada ere, edukiera mugatua izango du ikusleentzako esparruak. Gainera, ikusleek eserita egon beharko dute, nor bere aulkian, distantziak zainduta eta maskarak jantzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!