Iritzia: 'Txiki'-tik 'San Nikolas'-era

Itziar Olasagasti / Berria 2020ko abu. 11a, 10:25

Itziar Olasagasti arraunlaria iritzi-emailea da Berria egunkarian, eta 'Txiki'-tik atalean arraun denboraldia izan ohi du hizpide. Gaurkoan 'Txiki'-tik 'San Nikolas'-era izeneko iritzi artikulua argitaratu du, eta, espero zitekeen moduan, asteburuko balentriaz jardun da oriotarra egunkariko lerroetan.

Orain arteko asteburu borobilena izan da azken hau. Badirudi Euskadiko Txapelketako arantzak eta ligako geldialdian egindako entrenamendu saioek arraunkera sendotzen lagundu digutela. Sentipenak, denborak eta emaitzak primerakoak izan dira!

Urte berezi honetan, garaipenak ere bestelakoak izan dira. Iazkoekin alderatuta gehiago sufritu dugun arren, garaipen bakoitza gehiago disfrutatzen lagundu digu egoerak. Ezin ditugu ahaztu taldekide berri eta gazteenen ilusioak eta kezkak. Nork esango zigun bi jardunaldiren faltan lortuko genuela bigarrenez Euskotren liga? Ligan egon denak badaki lehenengoa asko kostatzen dela; beraz, imajina dezakezue goian mantentzea ere zenbat kostatzen den.

Osorik irakurtzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!