Bosgarren egin dute gaurko estropadan Orioko gizonezkoek

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 15a, 21:41

Ligako aurkari zuzenaren atzetik amaitu dute gaur mirotzek, baina Urdaibaik lidergoa galdu du. Santurtzi aurretik bada ere, puntu bakarra ateratzen dio Oriori.

Denboren arteko alde handiak eta itsaso zakarra izan dira gaurko Zarauzko estropadaren ezaugarri nagusiak. Orioko mutilek ez dute egunik onena izan, eta txandako garaile izan den Santurtzi baino hamabi segundo beranduago helmugaratu dira. Sailkapen orokorrean, berriz, bosgarren postuan geratu dira. 

Bigarren kaletik egin du arraun gaurko estropada eremuan Orioko traineruak, eta hasieran estropadaburuan joan bada ere, bigarren luzerako alde handia atera dio Santurtzik. Hirugarren iritsi da Donostiarra, lehena baino 20 segundo beranduago eta, azkenik, alde handiarekin atzean geratu den Urdaibai, Santurtzik egindakoa baino 49 segundo beranduago. Ohorezko txandan lehiatuagatik, zaila izan da hiru traineruentzat bigarren txandakoek egindako denborak hobetzea, eta txanda horretan atera den Hondarribiak irabazi du gaurko estropada. Hemen dago ikusgai gaurko sailkapena:

 
Zarauzko Ikurrina berezia da, ordea, eta gaur mirotzei kontuak aldapan gora jarri bazaizkie ere, bihar arte ez da erabakita geratuko Ikurrinaren irabazlea.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!