Euskotren liga eta Zarauzko Ikurrina, etxera

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 16a, 11:41
Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen (Eusko Label)

Bigarren urtez jarraian irabazi du Euskotren liga Oriok. Nagusi izan dira gaurko estropadan, eta ez dute atzotik zekarten abantaila baliatu beharrik izan Zarauzko Ikurrina irabazteko.

Aurreikuspenak bete dira. Estropada dotorea osatu du Oriok Zarautzen bigarren jardunaldian, eta merezitako saria eskuratu dute. Iragan astetik matematikoki irabazita zuten liga, baina ez zuten ezer ospatu nahi behin betiko garaipena eskuratu arte. Ez da ezustekorik izan, eta maisuki borobildu dute liga oriotarrek. 

Bigarren kaletik atera dira gaurkoan, atzokoak baino baldintza leunagoetan, haizeak askoz indar gutxiagorekin jotzen baitzuen. Hasiera-hasieratik mendean hartu du txanda Oriok, eta pixkanaka-pixkanaka Donostiarrarekiko aldea handitzen joan da. Estropada borobila eta garbia izan da, zalantzarik gabe. Hemen gaurko sailkapena:

 

Nadeth Agirrek patroirik onenaren sailkapenean ere nagusitasuna berretsi du gaurkoan; bera izan da 2020ko denboraldiko Euskotren ligako patroirik onena. Osasun egoera dela eta, pena handiz, taldeak ezingo du garaipen handia herritarrekin aurrez aurre ospatu, baina arraunlariek ez dute zoriontasunik ezkutatu saria jasotzean. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!