Bizkaian jokatuko ditu estropadak Orioko gizonezkoen traineru nagusiak, asteburuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 21a, 09:22
Orioko gizonezkoen traineru nagusia Zarauzko estropadan. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Larunbat arratsaldean Santurtzin izango dute hitzordua, eta igande eguerdian Sestao eta Portugalete artean jokatuko dute XIX. Sestaoko Udala Bandera.

Euskotren Liga amaitu zen pasa den asteburuan, baina gizonezkoen traineru txapelketa nagusiak aurrera darrai. Pil-pilean da liga, ezustekoz betetako denboraldia izaten ai baita aurtengoa. Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineru nagusia esaterako, bigarren postuan kokatuta dago sailkapenean, Santurtzirengandik bost puntura, eta asteburu honetan ere bandera irabazteko lehian izatea espero dute zaleek.

Hala, larunbat arratsaldean, Santurtzin izango dute hitzordua Orioko mutilek, 18:00etan hasita. Igande eguerdian, berriz, Sestao eta Portugalete artean jokatuko dute XIX. Sestaoko Udala Bandera, 12:10etik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!