Larunbateko sardin jana eta trikitilarien emanaldia bertan behera geratu dira

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 25a, 08:57

Udalak azaldu du ezinezkoa dela bi ekimenetan segurtasun neurriak behar bezala betetzea, eta horregatik hartu dute erabakia. 'Manez eta kobreak' taldearen kontzertua, berriz, egingo da plazan 20:00etan hasita, publiko kopuru mugatuarekin.

Osasun larrialdia dela eta, abuztuaren 29rako iragarrita zeuden sardina-jana eta trikitilarien emanaldia bertan behera uztea erabaki du Udalak. Bi ekimenak Ikastola ondoko plazan egitekoak ziren, 19:00etan, baina segurtasun neurri guztiak bermatu ezin direla ikusita, bertan behera utzi dituzte.

Hala ere, egun horretarako programatutako plazako kontzertua egitea aurreikusten dute. 'Manez eta kobreak' taldearen emanaldia iluntzeko zortzietan hasiko da plazan, baina udalak ikusle kopurua mugatuko du. Sarrera doakoa izango da, eta aulkiak betetzen direnean, itxi egingo dute gunea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!