Orion bi koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 25a, 13:14

132 kasu berri detektatu dituzte Gipuzkoan atzotik. Ospitaleratutako gaixoen kopuruak behera egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta atzo baino sei gutxiago daude, 205 denera. ZIUn daudenak, ordea, bi gehiago dira, 29 guztira. 

Koronabirus kasuek gora egiten jarraitzen dute eskualdean.Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak: Zarautzen sei positibo detektatu ditu, Orion bi, Azpeitian bost eta Azkoitian, Getarian, Zestoan eta Zumaian bana.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere igoera txiki bat izan da atzoko datuekin konparatuta. Izan ere, 453 kasu zenbatu zituzten atzo, eta azken orduetan 477 izan dira hiru lurralde horietan PCR probetan positibo eman dutenak: 271 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 55 Araban. Gainera, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren 19 lagunek ere eman dute positibo proban. Atzo, guztira, 5.669 proba egin zituen Osasun Sailak.

Ospitaleratutako gaixoen kopurua, aldiz, jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Atzo, astelehena, 211 ziren ospitaleratutako gaixoak; gaur, berriz, 205 dira. ZIUn dauden lagunak, ordea, 29 dira, atzo baino bi gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!