Bi koronabirus kasu atzeman dituzte Orion azken orduetan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 27a, 13:14

Berriro ere gora egin dute koronabirus kasuek eskualdean, batez ere Zarautzen eta Azpeitian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 764 kasu berri hauteman dituzte.

Koronabirus kasuek goranzko joera hartu dute berriro ere, eta Osasun Sailak 22 kasu berri hauteman ditu Urola Kostan. Zarautzen eta Azpeitian zenbatu ditu kasu gehien, bederatzi eta zazpi, hurrenez hurren. Horrez gain, Azkoitian, Orion eta Zestoan bina kasu hauteman dituzte. Eskualdeko gainontzeko herrietan, berriz, ez da kasu berririk izan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ez du etenik positibo berrien kopuruak. Izan ere, 764 izan dira azken orduetan hiru lurralde horietan hautemandako kasuak —Bizkaian 365, Gipuzkoan 243, Araban 131 eta hiru lurralde horietatik kanpo bizi direnen kasuan, 25—. Atzo, guztira, 8.753 proba egin zituen Osasun Sailak, bezperan baino 398 gehiago.

Ospitaleratutako gaixoen kopuruak ere goranzko joera du, 217 baitira ospitaleratuta dauden lagunak, atzo baino hogei gehiago. ZIUn dauden gaixoak, berriz, 31 dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!