Irailaren 1etik 8ra egongo da zabalik Danbolin musika eskolan matrikulatzeko epea

IƱigo Gaitn 2020ko abu. 29a, 10:05

2020-2021 ikasturteko eskaintza akademikoaren berri eman du musika eskolak, ikasleek eskura izango dituzten instrumentuen zerrenda zehaztuz.

Danbolin musika eskolak irailaren 1etik 8ra izango du zabalik datorren kurtsorako matrikula egiteko epea. Inskripzioa musika eskolako harreran egin beharko da, ordutegi honetan: 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00 etara.

Hauek dira aurtengo eskaintza osatzen duten aukerak:

1. maila: 4 urtetik 6 urtera

Tailerra (musika eta dantza)

2. maila: 7 urtetik 11 urtera

Musika mintzaira, dantza eta instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, faluta, tronpeta, trikitixa, paneroa, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa).

3. maila: 12 urtetik aurrera

Dantza eta instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia,  flauta, tronpeta, trikitixa, panderoa, kantua, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa.

Interesa dutenek, informazio gehiago eskuratu dezakete danbolinme@gmail.com e-postara idatzita edo 943833727 telefonora deituta.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!