Abuztuan bost bider jarri dute semaforo gorria Antilla hondartzan

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 30a, 10:51

Osasun krisa dela eta, hondartzaren aforoa mugatzea erabaki zuen Udalak uda hasieran.

Orioko udaltzaingoak emandako datuen arabera, Antilla hondartzan bost aldiz jarri dute semaforo gorria abuztuan, eta uztailean, berriz, bitan. Hondartzako erabiltzaile kopurua kontrolatzeko, hondartzan instalatutako kamera biometrikoak erabiltzen dira. Kamera horiek emandako datuak mugikorrerako app baten bidez kontsultatu daitezke, eta, erabiltzaileek, uneoro jakin dezakete hondartza beteta dagoen (semaforo gorria), betetzen ari den (semaforo horia) ala lasai erabiltzeko moduan dagoen (semaforo berdea).

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!