Orio AE seigarren izan da Boiron jokatu den TKE ligako estropadan

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 30a, 14:07

Santurtzik ligako lidergoa errekuperatu du gaurko bandera irabazita.

TKE Ligako arraunlariek Galiziako azken estropada jokatu dute Boiron, eta Santurtzi izan da garaile. Soterako arraunlariek justu-justu lortu dute garaipena, bigarren txandako Zierbenaren aurretik. Horrela, Santurtzi aurrena da ligan berriro 154 punturekin, eta bi puntuko errenta du Hondarribiarekiko.

Oriori dagokionez, seigarren postuan sailkatu da gaur, eta ligako hirugarren postuari eutsi dio. Salsamendiren arraunlariak hirugarren izan dira Ohorezko txandan, eta aurreko bi taldeekiko tarte handia galduta helmugaratu dira. Oriotarren atzetik Bermeo sartu da.

Sailkapen orokorra:

1. Santurtzi 19:44.85

2. Zierbena 19:45.16

3. Hondarribia 19:51.43

4. Donostiarra 20:04.98

5. Cabo 20:11.98

6. Orio 20:13.29

7. Bermeo 20:22.47

8. Ares 20:24.66

9. Ondarroa 20:33.38

10. Zarautz 20:40.90

11. Kaiku 20:55.04

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!