Ohorezko txandan hirugarren izan da Orioko gizonezkoen trainerua

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 13a, 12:11

Hondarribiak eroso irabazi du Kontxako Bandera, Ohorezko txandan Zierbenari bost segundoko tartea aterata.

Hondarribia nagusitasunez gailendu da aurtengo gizonezkoen Kontxako estropadetan. Lehengo asteko jardunaldian errenta ona lortu arren, bigarren igandean ere garaile izan dira, eta ezustekorik gabe eraman dute bandera etxera.

Traineru berdeak estropada buruan egin du Ohorezko txandaren tarterik handiena, eta, helmugan, bost segundoko aldea atera dio Zierbena bigarren sailkatuari. Oriori dagokionez, brankaz baino poparean hobeto moldatu dira, eta estropada burutik nahikoa azkar aldendu diren arren, Santurtzirekin lehian hirugarren postua lortu dute, garailearengandik 7,3 segundora.

Hala ere, ehuneneko gutxigatik, Oriotarrek ez dute sailkapen orokorrean aurrera egiterik izan, eta laugarren izan dira sailkapen orokorrean.

Gaurko sailkapena:

1. Hondarribia 19:39.22
2. Zierbena 19:44.52
3. Orio 19:51.82
4. Urdaibai 19:52.70
5. Santurtzi 19:55.74
6. Donostiarra 19:58.18
7. Cabo 20:00.36
8. Zarautz 20:25.12

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!