165 koronabirus kasu detektatu dituzte Gipuzkoan

Nafarroan atzeman dituzte kasu gehien: 281. Nabarmen egin du behera positibo kopuruak lau lurraldeetan, baina egindako PCR probak ere gutxiago izan dira.

Osakidetzak eta Nafarroako Osasun Institutuak adierazi dutenez, 9.996 PCR proba egin zituzten atzo, zapatua, Hego Euskal Herrian, eta horietatik 795 herritarrek eman zuten positibo proban. Herenegun baino 2.686 proba gutxiago egin ziren atzo lau lurraldeetan, eta positibo kopurua ere jaitsi egin da —978 kasu zenbatu zituzten herenegun—. Nafarroa izan da kasu gehien hauteman dituzten lurraldea, 281 positibo zenbatu zituzten bertan; Bizkaian, berriz, 264 kasu berri daude, Gipuzkoan 165 eta Araban 84.

Ospitaleen egoerari dagokionez berriz, 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 61 dira ZIUn dauden gaixoak. Nafarroan, berriz, 15 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta horietatik bat bera ere ez zuten ZIUn sartu. Bestalde, Nafarroako Osasun Institutuak adierazi du hiru pertsona hil zirela atzo lurralde horretan COVID-19arekin.

Aipatuak asteburuetan Osasun Sailak argitaratzen dituen datuak dira. Udalerrietako datuen eguneratzea eta R0 indizea astelehenean argituko dituzte. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!