Amaiur Sukiak hirugarren saria jaso du Lazkao Txiki 29.bertsopaper lehiaketan

IƱigo Gaiton 2020ko ira. 14a, 11:35

Antolakuntzaren arabera, maila altua izan da Argi Berri Elkarteak antolatzen duen lehiaketako aurtengo edizioan. Amaiur Sukiak "etxetik ezin atera" gaiari jarritako bertsoekin lortu du saria. 

 

33 bertsolariren lanak jaso ditu aurten Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketak. Antolakuntzak atzo banatu zituen sariak sortzaileen artean Ordizian egindako ekitaldian, eta han izan ziren, besteak beste, Adur Ezenarro Ordiziako Udaleko alkatea eta Lazkao Txiki zenaren ahaide bat.

Amaiur Sukiak saria lortu zuen 13 urte bitarteko gaztetxoen artean.

GAZTETXOAK (13 urte artekoak): 5 lan guztira 

  1. UNAX AIZPURUA IBARGARAI 
  2. MARA ALBISTUR GURRUTXAGA 
  3. AMAIUR SUKIA YABEN 

Oharra: maila honetan gaia denentzat bera izan da: “etxetik ezin atera”.  

GAZTEAK (14-18 urte bitartekoak): 7 lan guztira 

  1. YUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE
  2. ANER PERITZ MANTEROLA
  3. GARAZI URDANGARIN LARRED

HELDUAK (18 urtetik gorakoak): 21 lan guztira 

  1. MANEX MUJIKA AMUNARRIZ
  2. EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA
  3. HARITZ MUJIKA LASA

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!