Moriako errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa egingo da Orion ere

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 24a, 10:30

(Zaporeak)

Irailaren 25ean eta 26an izango da Zaporeak erakundeak antolatutako "janari bilketa erraldoia", Hego Euskal Herri osoan. Puntu bat jarriko dute Orioko plazan, hain zuzen, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean.

Larrialdi egoerari, tamainako erantzuna lematzat hartuta, "janari bilketa erraldoia" antolatu du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Moriako kanpalekuetako pertsona errefuxiatuei laguntzeko. Hala, ostiral eta larunbat honetan, irailak 25 eta 26, Hego Euskal Herri osoan zehar batuko dituzte elikagaiak Zaporeakeko kideek.

Orion ere jarriko dute biltze puntu bat, hain zuzen, herriko plazan. Ostiralean 17:00etatik 19:30era eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara izango da martxan bilketa.

Ondorengo elikagaiak eramateko deia egin die herritarrei Zaporeak erakundeak:

  • Arroz luzea
  • Garbantzuak
  • Dilistak
  • Babarrunak
  • Makarroiak
  • Atuna eta sardinak latan
  • Oliba olioa
  • Espeziak (kominoa, currya, piperbeltza eta piperbeltz zuria)
  • Esne hautsa
  • Barra energetikoak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!