Aurten ere egingo da arraun surfeko txapelketa Orioko errioan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 28a, 18:30

Urriaren 3an izango da Gipuzkoako Surf Federazioak antolatutako txapelketa. Gero, iluntzean, kontzertuak izango dira Arraunetxen, FederArte Surfing Kultura jaialdien zirkuituaren barruan.

Urriaren 3an, larunbata, arraun-surf txapelketa izango da Orioko errioan, Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta. Laugarrenez egingo dute norgehiagoka Orion, federazioak aurten prestatu duen egutegiaren abiapuntu modura.

Aurten, nagusiki, Arraunetxek emango dio lekua arraun-surf txapelketari. Marea dela eta, arratsaldez izango dira lasterketak, 14:00etan hasita. 18:00etan izango da sari banaketa. Arraunetxen hasiko dira lasterketa guztiak, eta izen-ematea ere han izango da.

Bestalde, FederArte Surfing Kultura jaialdien zirkuituaren barruan, egun osoko festa ere izango da Orion egun horretan. 15:30etik aurrera, esaterako, FedeArte Market azoka izango da martxan Arraunetxen, eta 18:30ean, kontzertuak hasiko dira. Hain zuzen, Lemy River, Voodoo Charms eta Convoi taldeak ariko dira zuzenean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!