Emakumeei zuzendutako arraun surf ikastaroa izango da larunbatean

Karkara 2020ko ira. 30a, 11:28

Emakumea Surflari taldeak arraun surfa probatzeko aukera eskainiko die emakumeei, Gipuzkoako txapelketaren baitan antolatu den programaren barruan. Ireki dute izen ematea dagoeneko.

Orion Gipuzkoako 'SUP race' txapelketa egingo dela aprobetxatuz, Emakumea Surflari taldeak arraun surf ikastaroa antolatu du larunbaterako, kirola probatu nahi duten emakume guztientzat.

Saioak ordu eta erdiko iraupena eta 10 euroko prezioa izango ditu. Antolakuntzak adierazi duenez, haiek lagako dizkiete surf taulak eta arraunak parte hartzaileei, baina komeni da norberak bere neoprenozko jantzia eramatea. Arraunetxeko aldagelak erabilgarri egongo dira.

Izen ematea Emakume Surflariren webgunean egin behar da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!