Orioko Liburutegiak hilero antolatzen ditu ipuin-kontaketa saioak, eta gaur Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da bertan. 18:00etan hasiko emanaldia, eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrei egokitua du Mendozak.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da, eta ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du, COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua,. Hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean.