Larunbaterako eguraldi oso txarra iragarri dute, eta arraun surf txapelketa ez egitea erabaki dute antolatzaileek. Hala, uretako jarduera guztiak bertan behera utzi dituzte, eta kontzertuak bakarrik egingo dituzte. Horiek aurreikusitako ordutegi berean izango dira, 18:30ean hasita, Arraunetxeko aretoan. Musika emanaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako KatapultaTour programaren barruan antolatu dira.

Honako hiru taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean:

  • 18:30ean, Voodoo Charms
  • 19:30ean, Lemy River
  • 20:30ean, Cônvoi