Urriko eta azaroko kultura egitaraua argitaratu du Orioko Udalak

Karkara 2020ko urr. 2a, 15:55

'Errimak bi oinetan' dantza emanaldia izango da urrian. (Bastero Kulturgunea)

Gaurtik hasita azaroaren 14ra bitartean, hainbat kultura ekimen izango dira Orion. Besteak beste, Mikel Urdangarinen kontzertua, 'Txor-txor' bakarrizketa edota Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa antolatu dituzte. Hona hemen egitaraua osorik ikusgai.

Egitaraua

Urria

  • Urriak 2, ostirala. Manez eta Kobreak taldearen kontzertua, 19:00etan Arraunetxen. Doan.
  • Urriak 5, astelehena. Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa, 18:00etan Kultur Etxeko areto nagusian.
  • Urriak 16, ostirala. Estitxu Pinatxo abeslariaren emanaldia, 19:00etan Arraunetxen. 2 euroan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Kultur Etxean.
  • Urriak 23, ostirala. Txor-txor bakarrizketa umoretsua, 22:00etan Kultur Etxean. Doan.
  • Urriak 30, ostirala. Errimak bi oinetan dantza emanaldia, 22:00etan kiroldegian. 5 euroan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Kultur Etxean.

Azaroa

  • Azaroak 14, larunbata. Mikel Urdangarinen emanaldia, 22:00etan kiroldegian. 10 euroan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Kultur Etxean.