Estitxu Pinatxo abeslariak kontzertua eskainiko du urriaren 16an

Mireia Galarza 2020ko urr. 5a, 12:23

Arraunetxeko aretoan izango da emanaldia, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak Kultur Etxean.

Estitxu Pinatxo abeslari nafarrak kontzertua eskainiko du urriaren 16an, Arraunetxeko aretoan, 19:00etan hasita. Pandemiak eragindako egoera dela eta, ordea, edukiera mugatua izango du aretoak, eta horregatik, 80 sarrera jarri dituzte salgai. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez, eta dagoeneko eskura daitezke Kultur Etxean bi euroren truke.

Pinatxok joan den urtean aurkeztu zuen Haize Gorri Batek izenpean bere azken diskoa, eta, besteak beste, soula eta musika beltza landu ditu bertan. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!