Galizian erakustaldia eman du Luis Mari Uranga parrileroak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 7a, 13:32
Luis Mari Uranga Galizian eskaini zuen formazio saioan. (Luis Mari Uranga)

Coruñako ostalariei erakutsi die arraina Orio estilora nola prestatzen den.

Xixario erretegiko Luis Mari Uranga Galizian izan da azken egunetan, Coruñan hain zuzen ere, bertako ostalariei arraina Orio estilora nola prestatzen den erakusten. Finca Montesqueiron eman zuen formazio saioa astelehenean, eta muxarra, lupia eta bisigua prestatu zituzten.

Parrilero oriotarra bertan zela aprobetxatuz, Montesqueiro Gastronomika ekimena ere antolatu zuten astearte gauean, eta 50 lagun inguruk bisigua eta lupia parrilan erreta dastatzeko aukera izan zuten, Urangaren eskutik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!