Memoria historikoa eta gertuko memoria ikertzeko Aranzadik abiatu berri duen lanaren barruan, hitzaldia antolatu dute gaurko. Biktimen politikak: azterketa kritikoa gaia hizpide izango du Jon Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak, 19:00etatik aurrera.

Udalak azaldu du hitzaldia irekia izango dela parte hartu nahi duten guztientzat, baina, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, izena eman behar dela aldez aurretik, aforoa kontrolatu ahal izateko. Hitzaldira joan nahi duenak telefono honetara deitu behar du aldez aurretik, izena emateko: 685 72 00 32.