Haizeak hainbat kalte eragin du Orion

Onintza Lete Arrieta 2020ko urr. 21a, 09:38
Zuhaitza erorita Benta bidean. (Utzitakoa)

Bart haize bolada gogorra izan da, eta hainbat arazo sortu ditu. Larriena trenbidean eragin du, Orio eta Usurbil artean zuhaitzak erori baitira eta zerbitzua eten baitute. Benta Bidean ere zuhaitz bat erori da, eta errepidea erdi itxita dago une honetan, Udaltzaingoak KARKARAri azaldu dionez. Autoak pasa daitezke, baina ibilgailu handiagoak ez. Etxeetako hainbat teila ere bota du haizeak, eta zirkulazioko seinale ugari ere bai. Momentuz, ez dute kalte gehiagoren berririk.

Bart gaueko haize boladek hainbat arazo sortu dituzte, eta Euskotren trenbide sareak jakinarazi duenez, Orio eta Usurbil lotzen dituen trenbidera zuhaitzak erori dira, eta etenda dago tren zerbitzua. Horregatik, Euskotrenek autobus zerbitzua jarri du martxan tren erabiltzaileentzat, Orio eta Usurbil artean, Donostiako noranzkoan. 

Horrez gain, Orio-Elgoibar arteko tartean ere hainbat zuhaitz erori dira trenbidera, eta Bilbiraino heltzeko autobus zerbitzua dago martxan une honetan.

Benta Bidean ere zuhaitz bat erori da errepidera, eta ondorioz, zirkulazioa erdi etenda dago. Udaltzaingoak KARKARAri azaldu dionez, autoak ozta-ozta pasa daitezke, baina ibilgailu handiagoentzat itxita dago bidea.

Hainbat etxebizitzatako teilatuetako teilak ere askatu eta erori dira kalera, eta udaltzainak etxejabeekin harremanetan jartzen ari dira goiz partean.

Zirkulazioko seinale asko ere erori dela kontatu dute udaltzainek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!