Berriz martxan dago Mikel Urdangarinen kontzerturako sarreren salmenta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 21a, 10:22

Mikel Urdangarinen kontzerturako sarreren salmenta etetea erabaki zuen atzo Orioko Udalak, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, baina gaia argituta, berriz martxan da.

Atzo arratsaldean, Mikel Urdangarinen kontzerturako sarreren salmenta etetea erabaki zuen Orioko Udalak, COVID-19ak sortutako egoera dela, arau berriek nola eragingo zuten ez zekitelako. Dena dela, gaia argituta, berriz ere martxan da sarreren salmenta eta herritarrak kontzerturako sarrerak erostera animatu dituzte.

Bestalde, Orioko Udalak argi utzi du egoerara egokitutako aforo mugak eta higiene neurriak beteko direla kontzertuan, herritarren segurtasuna bermatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!